Likidazioa eta finikitoa

Likidazioa da enplegatzaileak langileari ordaindu behar diona, betiere, lan-harremana bukatzen denean.

Likidazioaren osagaiak:

  • Hilean lan egindako egunei dagokien zatia.
  • Oraindik ere kobratu ez diren aparteko pagak.
  • Hartu gabeko oporren zati proportzionala.

Likidazioaz gain, kitatze-agiria egiteko arrazoia zein den ikusi beharko da.  Enplegatzailearen aldetik datorrenean, lanari bukaera eman baino 7 edo 20 lehenago abisatu beharko da, antzinatasuna urtebetekoa baino handiago edo txikiagoa den, hurrenez hurren. Hala ere, aldez aurretik ez abisatu edo berandu abisatzeagatik abonu bat egin daiteke, kitatze-egun horiei dagokienaren arabera. Aukeretako bat ere ez bada gauzatzen, bidegabeko kaleratzea dela ulertuko da.

Aurre-abisu aldian, langileak eskubidea dauka egunean ordu libre bat izateko, ordainduta, beste enplegu bat bilatzeko.

Kitatze-agiria langileak sinatzen duen dokumentua da, behin lan-harremana bukatuta. Horren bidez, onartzen du enplegatzailearengandik jaso dituela dagozkion kantitateak, eta ez dagoela zorrik. Honakoak dira kopuruak: Likidazioa eta kalte-ordainak (enplegatzailea ordaintzera derrigortuta baldin badago).

Kalte-ordainak dituzten egoerak:

  • Kaleratze bidegabea: Eskubidea ematen du honakoa jasotzeko: 20 egun naturaleko soldatari dagokiona, bider lan egindako urteak, gehienez ere 12 hilabete.
  • Enplegatzailearen heriotza edo ezgaitasuna. Hilabeteko soldata jasotzeko eskubidea ematen du, aparteko ordainketen hileroko banaketa barne.

GARRANTZITSUA: Sinatu aurretik, ondo begiratu behar dira kobratu beharreko kopuruak, eta sinatu soilik dokumentuan jasotakoarekin guztiz ados egotekotan. Izan ere, behin sinatuta, ezin izango da erreklamatu. Kobratzeko kopurua sinaduraren unean jasotzea ere garrantzitsua da.

ADIBIDE PRAKTIKOA: Nola kalkulatu kalte-ordainik gabeko kitatze-agiria.

Kontratatutako pertsonak 950€-ko soldata dauka, eta 2 ordainketa estra, bakoitza 950€-koa. Urtarrilaren 1ean hasi zen eta maiatzaren 22an bukatu da (142. Eguna, 365etik). 3 kontu kalkulatu behar dira:

  1. Soldata: Eguneroko zati proportzionala atera behar dugu:
    • 950€ zati 30 egun = 31,66€ egunean.
    • 31,66€ egunean, lan egindako 22 egunengatik = 696,52€.
  2. Oporrak: 30 egun urtean. 3ko erregela egingo dugu:
    • 142 egun, 30 opor-egunengatik / 365 egun urtean = 11,67 egun.
    • 11,67 egun, eguneko 31,66€= 369,47€
  3. Ordainketak: Hainbanatuta egongo balira, ez litzateke beharrezkoa izango kalkulua egitea. Maiatza izanik, paga bat dagokio, eta proportzionalki kalkulatzen da:
    • 950€-ko soldata, urteko 365 egunen artean = 2,6 € egunean.
    • 142 egun igarota, egunean 2,6€ = 369€

Horrela izanik, kontzeptu bakoitzaren guztizkoak batuta (Soldata + Oporrak + Pagak), ordaindu beharreko kitatzea 1.434,99€-koa da.