Gizarte Segurantza

Hurrengo saila Gizarte Segurantzan zenbait eskabide bideratzeko baliotsu izan daitezken link ezberdinez konposatuta dago.

Beste konturako langilearen Alta, Baja edo datu-aldaketa araubide orokorrean [TA_2/S 0138]

Kotizazio kontuaren kodea Baja/Datu-aldaketa [TA_6 (V.5)]

Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatzea [TA_6 (V.11)]

Kotizazio-kontuaren Alta/Baja/Datu-aldaketa [TA_7]

ADIBIDE PRAKTIKOA: Alta ematea

Alta eskaera aldez aurretik aurkeztu behar dugu beti, lanpostuan hasi baino lehen. Eskaera hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren bulegoan egiten da. Honakoa aurkeztu beharko dugu:

  1. Enplegatzailearen eta langilearen AIZ, NAN edo pasaportea.
  2. Lan-kontratua (ereduak daude eskuragarri hemen: Inprimakiak eta formularioak > Lanekoak).
  3. Gizarte Segurantzako alta inprimakiak (orri honen goiko aldea).

Gizarte Segurantzarako inprimakien barruan, beti bete behar da TA_2/S0138. Inoiz ez badugu inor kontratatu, TA_6(V.11 izenekoa ere eraman beharko dugu; izan ere, enpresari moduan identifikatzen gaituen kode bat da. Dagoeneko inskribatuta egonez gero, TA_7 aurkeztu beharko dugu.

Bestalde, langileak ez badauka Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakirik, TA_1(V.6) izenekoa erabili beharko genuke.